XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bikiak

Aizu eta, bikiak jaiotzen direnean?

Batzuetan haur bat ez baizik eta bi jaiotzen dira batera.

Hauei bikiak edo bixkiak esaten diegu.

Bikiak berdin-berdinak edo ezberdinak izan daitezke, bi modutara sortzen baitira.

Emakumeak bi obulutegi dituenez, umetokiaren alde banatan, hilabete batean gerta liteke bi obulu sortzea, eta obulu hauetako bakoitza espermatozoide banarekin elkartzen bada, bi ernalketa horietatik bikiak jaioko dira.

Biki hauek ezberdinak izaten dira eta bibitelinoak da beren izen zientifikoa.

Beste batzuetan, zelulak erdibitu egiten dira, eta obulu eta espermatozoide bakar batetik bi haur jaiotzen dira.

Biki hauek berdinak izaten dira eta unibitelinoak esaten zaie.

Hemen dituzu bi biki ezberdin

Bi espermatozoide bi obulurekin elkartu eta bi arrautza sortzen dira.

Arrautza bakoitza bere aldetik kokatzen da umetokian eta bi haurtxo hasten dira garatzen.

Honen ondorioz, bikiak jaioko dira, ezberdinak.